Auzolan praktikak
Oiartzun Burujabeko Elikadura Mahaitik udarako bertako nekazari eta abeltzainekin auzolan praktikak antolatu ditugu. Hauen helburua ogibidea zaindu eta ikustarazteaz gain gazteek ofizioa ezagutzeko aukera ematea da. Oiartzungo gazteek Arane(abeltzaintza), Lekungarai(gaztategia), Larremotx(gaztategia), Arraztalo(nekazaritza) eta Elikan(nekazaritza) auzolan praktikak egiteko aukera izango dute.
- Zer? Auzolan praktika ordainduak.
- Norentzat? Oiartzungo gazteentzako, 16tik gora(tutorearen baimenarekin).
- Noiz? Udan hilabete bat. Uztailaren 1etik 31ra, astelehenik ostiralera 6 ordu.
Informazio gehiagorako: info@oiartzunburujabe.eus
LiberaForms erabiliz erabili.liberaforms.org webgunean egina