Egin zaitez Abaraskaren babesle

Abaraska taldeak fedibertsoa, software librea eta euskara sustatzen ditu. Euskarazko edukientzat zerbitzu irekiak eskaintzen ditugu software libreaz. Hori finantzatzeko, ez dugu ez publizitaterik erabiltzen, ez eta datuen salmenta edo trataerarik egiten.

Horregatik, hurbiltzen diren erabiltzaileei hasieratik abisatzen diegu beraien ekarpena beharrezkoa dela proiektu hau mantentzeko. Hau ez da enpresa teknologiko handien Internet. Hau Internet burujabea eraikitzea da. Ulertzen dugu lehenengo denboratxo batez probatu eta muxutruk erabiltzea, baina ohitu bazara eta eskaintzen duguna eskertzen baduzu, egin ekarpena!

Pribatutasun-adierazpena
  • Datuak jasotzearen helburua: gure Babesleen erregistro eguneratua edukitzea.
  • Legitimitatea: Baimena, online galdetegi bidez.
  • Datuak biltzen dituen erakundea: Abaraska taldea
    • Eposta helbidea: abaraska@sindominio.net
    • Webgunea: https://peertube.eus/about/instance
  • Datuen hartzailea: Abaraska taldea

"General Data Protection Regulation, (EU) 2016/679" legearen arabera.

LiberaForms erabiliz erabili.liberaforms.org webgunean egina