BIDASOKO AZOKA:

Balorazio galdetegia

Joan den maiatzaren 6an, Bidasoko euskara eta kulturaren azokan izan zineten proiektu aurkezle gisa edota bisitari gisa. Euskal Herriko talde eta elkarte ezberdinek burututako proiektu ezberdinen erakuslehioa izan zen azoka, elkarren arteko ezagutza eta saretzea sustatzeko eta tokian toki proiektuak partekatzeko.

Azoka zuek duzue biziarazi, horretarako zuen iritzia bildu nahi dugu datorren azokari begira hobekuntza pistak marrazteko.

Beraz, zinez eskertuko genizueke beheko galderei erantzutea.

OHARRA: maiatzaren 31a bitarte izango duzue galdetegia betetzeko aukera. 
Eskerrik asko

Lege-oharra

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, inprimaki honen bidez jasotako datu pertsonalak "Bidasoko Euskararen eta Kulturaren azoka ekimenaren eta 1ERATU lan ildoaren baitako jardueren barruan" izeneko fitxategi automatizatu batean sartuko ditugu. Fitxategi horren arduraduna EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA da eta zure kontsultak artatu eta interesgarria izan dakizukeen Bidasoko azokaren eta 1ERATU lan ildoaren baitako jardueren barruan ildoko informazioa bidaltzea du helburu. Datu pertsonalak ikusteko, Legeak aipatzen duen zuzentzeko, ezeztatzeko edota aurkaratzeko eskubidea baliatu nahi izanez gero, honako helbide honetara jo: datuak@topagunea.eus, Landako etorbidea 4, Durango, Bizkaia.

Aurkakorik adierazten ez badiguzu, orduan ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta zure baimena dugula aipatutako helburuak lortzeko erabiltzeko. Datuen bidalketak honako klausula onartzea dakar.

LiberaForms erabiliz erabili.liberaforms.org webgunean egina