Ekainak 8: Wikipedia eta LGBTI+
Duela hilabete batzuk, euskarazko Wikipediako hainbat artikulu irakurriz, kezka sortu zitzaigun Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko kideei. Ikusi genuen LGBTI+ mugimenduko zenbait pertsonen biografietan hauei buruzko informazioa ez zela modurik egokienean aurkezten, eta pentsatu genuen interesgarria izan zitekeela LGBTI+ gaiak eta biografiak modu egokian landu ahal izateko laguntza emango zuen gida moduko bat sortzea. Horretan lanean jarri ginen, eta Ehgameko lagunekin batera, gida honen zirriborro bat osatu dugu. Orain, zirriborro hau konpartitu eta elkarrekin lantzeko gonbidapena luzatu nahi diegu honetan interesa izan dezaketen pertsona guztiei.
Horretarako, lanerako jardunaldi ireki bat antolatu dugu ekainaren 8an, Donostiako Teila Fabrikan. Goiz eta arratsalderako saioak prestatu ditugu: goizean zehar gidako edukia landu eta eztabaidatzeko aukera izango dugu; eta arratsaldean wikipedian bertan editatzea da asmoa. Editatzen ez dakitenek ikasteko aukera izango dute, eta editatzen dakitenek LGBTI+ gaiak eta biografiak lantzeko editatoi txiki bat egingo dute. Ekainaren 8ko saio honetan parte hartzeko, eman izena mesedez formulario honetan.
Gaian interesa baldin baduzu baina ezin baduzu ekainaren 8ko saiora etorri, zure ekarpenak beste modu batera ere bideratu ditzakezu. Horretarako ere, erabili formularioa.
Made with LiberaForms at erabili.liberaforms.org