Galdetegi etikoak LiberaForms erabiliz

LiberaForms software libreko tresna bat da, azpiegitura komunitario, libre eta etiko gisa pentsatu eta garatua, erabiltzen duten pertsonen eskubide digitalak errespetatzen dituzten galdetegiak sortu eta kudeatzeko aukera ematen duena.

LiberaFormsen bidez zure galdetegietan jasotako erantzunak kontsultatu, editatu eta deskargatu ditzakezu; datu pertsonalak babesteko Legea onartzeko kontrol-lauki bat gehitu; beste erabiltzaile batzuekin elkarlanean aritu zaitezke, behin baimenak partekatuta; eta askoz ere gehiago! LiberaForms AGPLv3 lizentziapeko kultura librea da.

Erabili, partekatu eta hobetu ezazu!