Hilerokoaren zikloaren baitako jakintzen sustatzaileen katalogoa
Kaixo!
Ara!Gorputz elkarte-tik idazten zaituztegu. Gure lan ardatz nagusietako bat Hilerokoaren Kultura sustatzea da, eta mundu ikuskera aldatzeko bideak maila kolektiboa ezinbestekoa duenez, zu(en)gana hurbildu gara.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Hilerokoaren zikloaren baitako jakintzak euskaraz sortu eta zabaltzen gabiltzan eragile eta praktiken katalogoa sortu nahi dugu.
Prozesu honek bi helburu nagusi ditu:
Alde batetik, hilerokoa landu nahi duenarentzat gaian aditu edota arituak diren ekimenak identifikatu ahal izatea. Tokian tokiko beharrak tokian tokiko eragile eta pertsonek asetu ahal izateko tresna bat izan nahi du katalogo honek.
Bestalde, Kultura Ziklikoan murgilduta gaudenen artean elkar ezagutzeko eta saretzeko baliatu nahi dugu prozesu hau. Honetarako, 2023-24 ikasturtearen hasieran bi edo hiru topaketa burutuko ditugu.
Honetarako, Sorginlore elkartea-rekin elkarlanean galdetegi hau osatu dugu eta zu(en)gana jo hilerokoaren jakintzen sustatzaile zare(te)laren susmoa dugulako ;)
10 minutu inguru beharko dituzu betetzeko.
Mila esker! Zaindu eta gozatu!
(galdetegi hau irailaren 30 arte izango dugu irekita)