Hirugarren sektore sozialaren finantza-erradiografia

Nola kudeatzen ditugu gure finantzak hirugarren sektorean?
SETEM Hego Haizean REAS Euskadiren, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen eta Centre Delàs-en laguntzarekin, Euskadiko hirugarren sektorean finantza etikoen erabileraren inguruko erradiografia kolektiboa sustatzen ari gara.
Galdetegiaren jatorria jakin-min partekatua da: Gizarte-erakunde gisa defendatzen ditugun balioekin benetan lerrotuta al daude gure finantza-praktikak? Ba al dakigu armagintza-industria finantzatzen duten entitateekin lan egiten dugun? Zer oztopo aurkitzen dugu koherentzia handiagoko ereduetarantz pausoak ematen saiatzean?
Sektore gisa gure baitan zintzotasunez eta aurreiritzirik gabe begirada bat bota nahi dugu, erronkak, kontraesanak eta eraldaketa-aukerak identifikatzeko. Horregatik galdetegi hau erantzutera gonbidatzen zaitugu. Edozein entitatek (tamaina edo egitura gorabehera) parte hartu ahal izateko, irizpide irisgarriekin diseinatu dugu.

Jasotako informazioa konfidentzialtasun osoz erabiliko dugu. Emaitzak modu bateratuan aurkeztuko ditugu eta inoiz ere ez ditugu entitate parte-hartzaileak identifikatuko.
Eskerrik asko zure denboragatik, zure begiradagatik eta finantza etikoago, eraldatzaileago eta konprometituagoetarantz bidean ariketa kolektibo honetan parte hartzeagatik.

Erantzuteko aurreikusitako denbora: 10 minutu

Galdetegia 2025eko urriaren 15era arte egongo da zabalik (23:59).
Zalantzarik izanez gero, idatzi genero.euskadi@setem.org edo donostia@setem.org helbidera.

Tus datos se tratarán de acuerdo a la siguiente declaración de privacidad: PROPÓSITO: Con la intención de realizar una radiografía financiera del tercer sector social vasco. La información recogida será tratada con total confidencialidad. Los resultados se presentarán de forma agregada, sin identificar en ningún caso a las entidades participantes. LEGITIMIDAD: Por consentimiento. Puedes retirar tu consentimiento en cualquier momento. RESPONSABLE DEL TRATAMIENTO: SETEM Hego Haizea. Correo electrónico: genero.euskadi@setem.org. De conformidad con la General Data Protection Regulation, (EU) 2016/679. Si tienes cualquier duda, consulta los detalles de contacto de arriba.

LiberaForms erabiliz erabili.liberaforms.org webgunean egina