Hizkuntza eta osasuna txirikordan
Pazienteek hautatutako hizkuntzan ematen diren osasun zerbitzuen eskaera gero eta handiagoa da, bai Euskal Herrian bai nazioartean. Eskaera horrek indarrean dagoen ebidentzia zientifikoaren babesa dauka, eta tokiaren arabera, baita legearen babesa ere. Testuinguru horretan, osasun langileek hizkuntza gutxituko pazienteei irisgarritasuna eta kalitatezko arreta bermatzeko xedez bete behar dituzten gaitasunen gaineko eztabaida puri-purian dago Euskal herrian, hala nola, Turkian, Galesen, Kanadan, Finlandian, AEBetan eta beste herrialdeetan.
Osasungintzan Osasunerako Munduko Erakundeak (OMEk) erabiltzen duen kalitatearen definizio kontzeptuala erreferentzia garrantzitsua da eta ikuspegi sistemiko batekin, sei irizpidetan banatzen da: efektibitatea, efizientzia, irisgarritasuna, onargarritasuna, ekitatea eta segurtasuna (World Health Organization 2006). Pazientearengan zentraturiko arretak eta eskura dagoen ebidentziak kalitatea eta hizkuntza banaezinak direla berresten dute. Esandakoa kontuan hartuz, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko pazientearen hizkuntzan eskaintzea ezinbestekoa da.
Inprimaki honetan Euskal Herrian osasun arretaren irisgarritasunean eta kalitatean euskara arretarako hizkuntza bezala hautatu duten pertsonek bizitako mugak eta esperientzia onak jaso nahi ditugu. Ondoren, Euskal Herrian Euskaraz elkartearen laguntzarekin Abenduaren 3an jasotakoa publiko egingo dugu ekitaldi batean. Era berean, esperientzia edo errelatoen laburpena helaraziko diegu Behatokiari eta Elebideri.
LiberaForms erabiliz erabili.liberaforms.org webgunean egina