Iramuteq erabiltzeko euskarazko hiztegirako ekarpenak
Iramuteq euskaraz erabiltzeko lexikoari egokitzapenak egiteko gunea da berau.
Asmoa da automatikoki erabiltzea eta urte erditik urte erdira lexiko gaurkotua eta dokumentatua izatea.
Egokitzapenak
Espero da egokitzapenak era bikoak izatea:
- Falta duen zerbait gehitzea
- Txarto sailkatuta daukan zerbait egokitzea
Beti ere, lexikoaren egituraren arabera, honako hauek bete beharko dira ekarpen bakoitzeko:
- Forma/tokena (zein hitz ez den agertzen hiztegian, agertu behar lukeena)
Esate baterako: Baionarako. - Lema (hitz horren atzean zein kontzeptu nabarmendu behar den)
Esate baterako: Baiona - Kategoria gramatikala (zerrenda batetik aukeratu zein kategoria gramatikali legokiokeen)
Esate baterako: Izen propioa
Aukerako beste hainbat item daude betetzeko, lexikoaren parte izango ez diren arren, interesa izan dezaketenak hurrengo bertsio batzuetan kontuan izateko.
Oharra: Baldin eta ekarpen asko badituzu, banan banan igo beharrean, kalkulu orri batean (LibreOffice calc, MSExcell, csv, tsv...) batu ahal dituzu, lau zutabetan, eta Juan Abasolori korreo elektronikoz bidali honako gaiaz: Lexikoaren egokitzapenak*. Horretarako kontuan izan:
- Zutabe batean argitu ea gehiketa den ala egokitzapena
- Kategoria gramatikalak nahitaez izan behar dute hemen agertzen direnak, ez besterik.
* juan (puntu) abasolo (abildua) ehu (puntu) eus
LiberaForms erabiliz erabili.liberaforms.org webgunean egina