Irulegitik Pompelora txangoa ARANZADIrekin

Ekainaren 20an, goizean, Irulegiko aztarnategira lagundutako bisitan joango gara ARANZADIren eskutik eta arratsaldean, Iruñean kokatua dagoen Nafarroako Museora Irulegiko jatorrizko eskua bertatik-bertara ikustera. Ostean, Irulegitik Pompelora hiri baten sustraiak izeneko erakusketaren bisitarekin amaituko dugu eguna.

EGITARAUA:

  • 10:00 etan. Ilundain herriko aparkalekuan elkartuko gara (Arangurengo bailara). Kotxeentzat toki asko dago.
  • 10:00 - 11:00 Irulegi mendiaren igoera.
  • 11:00 - 12:30 Irulegiko baskoien herrixkan zehar bisita eta gero Erdi Aroko gaztelua. (Tartean 20 minutu hamaiketakoa egiteko)
  • 12:30 - 13:30 Irulegitik aparkalekura.
  • 14:00 - 17:00 libre. Bakoitzak nahi duen tokian bazkaltzeko.
  • 17:00 - 17:45 Irulegiko eskua ikustera. Nafarroako Museoan sarreran elkartuko gara. Bertan jatorrizko eskua ikusteko. Sarrera doan.
  • 17:45 - 18:00 Oinez Nafarroako Museotik Civivox Pompelo kultur etxera.
  • 18:00 - 19:30 Irulegitik Pompelora hiri baten sustraiak izeneko erakusketara bisita gidatua. Sarrera doan.

UEUko bazkide, senide eta lagunak gonbidatuak gaude baina aldez aurretik, izena eman beharra dago
Mesedez, bete ondoko galdetegi txikia, egun osorako zatozen edo ez jakiteko.

Mila esker,

Zure datuak pribatutasun-adierazpen honen arabera prozesatuko dira: HELBURUA: Zuen datuak egunerako argibideak edo balizko ordutegi aldaketak jakinazteko behar ditugu. LEGITIMITATEA: Baimena. Nahi duzunean kendu dezakezu baimena. DATUEN ARDURADUNA: Udako Euskal Unibertsitatea. Eposta: komunikazioa@ueu.eus. Webgunea: https://www.ueu.eus/ohar-legala. General Data Protection Regulation, (EU) 2016/679 legearen arabera. Zalantzarik izanez gero, ikusi azpian harremanetarako xehetasunak.

Math captcha

1 + 5 =

LiberaForms erabiliz erabili.liberaforms.org webgunean egina