Kontrol sozialik ez! Bideo-kamerak kendu

Sinadura bilketa

[EUS] Idatzi honen bitartez, Andoainen eman den kontrol sozialaren gorakada eta bereziki herriko sarrera zein irteeretan bideozaintza kamerak jarri izana salatu nahi dugu. Kezkagarria deritzogu grabatua izan gabe herritik ezin sartu edo atera ahal izatea, gure oinarrizko eskubideen aurkako urraketa bat suposatzen duelarik gainera.

Era berean, herrigunean bertan aurkitzen diren jabetza publiko zein pribatuko bideokamerek egoera hau larriagotu besterik ez dute egiten. Are gehiago horietako askok bideozaintza kamerak erregulatzen dituen araudia bera ere errespetatzen ez dutenean: espazio publikoa grabatzen duten kamera pribatuak edota seinaleztapen egokirik ez dutenak, adibidez.

Horregatik, maiatzeko lehen astean jarritako bideozaintza kamarak berehala kentzea zein legez kanpo dauden kamera publiko zein pribatuak zuzentzea eskatzen dugu, Andoain bideozaintza kameraz libre geratzea lortu arte.


Recogida de firmas

[CAS] Mediante este escrito queremos denunciar el aumento del control social y especialmente mostrar nuestra repulsa por la instalación de cámaras de vigilancia en todas las entradas y salidas del pueblo. Nos parece realmente preocupante que una persona no pueda salir o entrar al pueblo sin ser grabado, al mismo tiempo que supone una clara vulneración de nuestros derechos más fundamentales.

Por otro lado, las numerosas cámaras que se encuentran a lo largo de todo el pueblo no hacen más que agravar esta situación, aún más cuando muchas de esas cámaras no cumplen con los requisitos mínimos obligatorios para su uso: cámaras de vigilancia que no cuentan con una correcta señalización o cámaras de propiedad privada que graban parte de la vía pública, por ejemplo.

Por eso, pedimos por un lado la inmediata retirada de las cámaras instaladas a principios de mayo en las entradas del pueblo, y por otro lado, el fin de todas las irregularidades presentes en las cámaras de vigilancia instaladas por todo el pueblo.

DPBLO

Serioski hartzen dugu zure datuen babesa. Mesedez, jarri gurekin harremanetan edozein kontsultatarako.

Nos tomamos muy en serio la protección de datos. Por favor, póngase en contacto con nosotros para cualquier consulta.