Memoria ariketa txiki eta kolektibo bat
Inpernupe elkartearen 40. urteurrenaren harira, militantzia politikoari lotutako jazarpenaren inguruko memoria kolektiboa osatzeko ariketa bat abiatu dugu.
Torturak, errepresioak eta jazarpen politikoak arrastoa utzi dute gure herrian eta gure bizitzetan. Bizipen, oroitzapen eta sentipen horiek jaso nahi ditugu, herriaren memoria partekatu bat eraikitzen laguntzeko. Izan daitezke zuzenean bizitakoak, entzundakoak edo jasotakoak.
Horretarako, galdetegi labur bat prestatu dugu. Ez da beharrezkoa atal guztiak betetzea. Aukeratu zuretzat zentzua dutenak.
Zure ekarpena ere garrantzitsua da. Parte hartu!
LiberaForms erabiliz erabili.liberaforms.org webgunean egina