HIZKUNTZEN ERABILERAREN KALE NEURKETA EUSKAL HERRIA, 2026

NEURTZAILE IZATEKO GALDETEGIA

Galde-sorta hau "Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. Euskal Herria, 2026" ikerketa-proiektuaren parte da.

2026ko irailean eta urrian, Euskal Herriko kaleetan, hizkuntza-erabileraren neurtzaile gisa aritu nahi baduzu, bete ezazu galdetegi hau, mesedez.

• Neurtzaileek prestakuntza-saio bat jasoko dute irailaren hasieran (bi ordukoa)
• Datu bilketak neurtzaileen gertuko udalerrietan egingo dituzte
• 18 urtetik gora izan behar dira.
• Ordainsaria eta dieta gastuak jasoko ditu neurtzaileak, neurketa-ordu kopuruaren araberakoak. (Formakuntza eta neurketa ordu bakoitzeko 18€. Gehigarriak egon daitezke herri motaren arbaera. Bidaia gastuak bere gain hartuko ditu).
• EHUko ikasleek hautazko kredituak eskura ditzakete.
• Neurtzaileek “Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurtzaile” ziurtagiria jasoko dute.
• Neurtzaileek ikerketa-emaitzen txostena jasoko dute.

Zure datuak pribatutasun-adierazpen honen arabera prozesatuko dira: HELBURUA: proiektu zehatz honen kudeaketarako eta elkarteari legez dagozkion funtzioak betetzeko. LEGITIMITATEA: Baimena. Nahi duzunean kendu dezakezu baimena. DATUEN ARDURADUNA: Soziolinguistika Klusterra. Eposta: kluster@soziolinguistika.eus. Webgunea: www.soziolinguistika.eus. General Data Protection Regulation, (EU) 2016/679 legearen arabera. Zalantzarik izanez gero, ikusi azpian harremanetarako xehetasunak.

Math captcha

7 + 5 =

LiberaForms erabiliz erabili.liberaforms.org webgunean egina