Palestinarren #BizitzenAlde Interkooperaziorako konpromisoa

Olatukoop sareko, Ekonomia Sozial Eraldatzaileko eta Euskal Kooperatibismoko proiektu, enpresa eta langileen konpromisoak jaso nahi ditugu, palestinarren #BizitzenAlde arnas luzeko ineterkooperazio harremanak josi eta zabaltzeko. Gure lurraldeetako harreman sareetan hasiko gara proiektuak lantzen, bakoitzak bere baldintza eta gaitasunen arabera, ondoren kooperatibismo internazionalistaren bitartez, elkartasun ekintzak kolektiboan antolatzeko asmoz.

Konpromiso pertsonal eta kolektiboak jasoko ditugu, ekimen honetarako beharrezkoak izango baitira langile burujabeen eta proiektu eraldatzaileen ekarpenak. Badakigu konpromiso mailak intentsitate ezberdinekoak izaten direla, denboran aldakorrak, baina denen beharra izango dugu.

Andaluzian, Katalunian, Dinamarkan, Argentinan, Palestinan, baditugu bidelagunak, gu saretzen bagara interkooperazio internazionalista eraikitzeko aukera handiagoa dugu, horrela, gaur eta etzi, autoeraketatik eta elkartasunaren indarrarekin, palestinarren #BizitzenAlde zuzenean asko egiteko aukera izango dugu.

Bide honekin bat egin nahi duzu(e)?

Informazio osagarria: Olatukoopen irakurketa U15aren inguruan: https://olatukoop.eus/langile-eta-proiektu-burujabeak-palestinarren-bizitzen-alde-20251014/

** Kontsultatu hemen pribatutasun politikaren nondik norakoak: Pribatutasun politika

LiberaForms erabiliz erabili.liberaforms.org webgunean egina