Sinadura bilketa

Hezkuntza Sailak IRALE programako R ikastaroak bertan behera utzi nahi dituen honetan, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuek sinadura bilketa bat jarri dute abian Hezkuntza sailari ondorengoak eskatzeko:

  • Irakasleentzako euskarazko murgiltze ikastaroak mantentzea (R bidez eskainitakoak barne) langileen ordezkarien gehiengoarekin murgiltze ikastaroen diagnostikoa, indartzea eta dimentsionamendua adostu bitartean.

  • Euskaran eta euskal kulturan ardaztutako formakuntzan egun dagoen beharra aitortzea, eta ikastaroak ez murriztea ikastetxeetako mikro formakuntzetara.

  • Murgiltze bidezko formakuntza honen irismena eta eragina hobetzeko neurriak langileen ordezkariekin jorratzea eta adostea.

  • Formakuntza molde hori bermatzeko, gutxienez orain arteko baliabideei eta inbertsioari eustea.

  • Euskaran ardaztutako formakuntza gaur egungo beharretara egokitzea eta indartzea, sindikatuekin/langileen ordezkariekin negoziatuta.

Sinadura bilketa apirilaren 21etik apirilaren 30erarte luzatuko da eta bildutako sinadurak Hezkuntza Sailari aurkeztuko dizkiote. Hezkuntza Sailak murgiltze ikastaroak bertan behera uzteko erabakia atzera botako ez balu, sindikatuek mobilizazioak antolatuko dituzte. Ahalik eta sinadura gehien bildu behar ditugu! Eman zure sinadura!

Zure datuak pribatutasun-adierazpen honen arabera prozesatuko dira: Helburua: Indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuek jakinarazten dizute zure datu pertsonalak tratatzen direla interes legitimoan oinarrituta (DBEOren 6.1.f artikulua), eta bereziki sindikatuen jarduerarekin lotutako tratamenduaren esparruan (DBEOren 9.2.d artikulua). Sindikatuok datuak modu zilegi, zintzo eta gardenean tratatzen ditugu, eta segurtasuna zein konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezko neurriak hartzeko konpromisoa hartzen dugu. Bildutako sinadurak ez zaizkie lagako jasotzailea ez den hirugarrenei, lege-betebehar batek hala eskatzen ez badu. Legitimazioa: Zure baimena. Nahi duzunean ken dezakezu. Tratamendua General Data Protection Regulation (EU) 2016/679 (DBEO) araudiaren arabera egingo da. Zalantzarik baduzu, kontsultatu behean agertzen diren harremanetarako xehetasunak.

Math captcha

10 + 3 =

LiberaForms erabiliz erabili.liberaforms.org webgunean egina