TindEHEr proiektuan izen-ematea

Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleen Sareak, elkarlanean, TindEHEr proiektua jarri dugu abian. Ekimenaren helburu nagusia gaztetxe edo gazte-talde desberdinen arteko senidetzeak sortzea da, euskaratik eta euskaraz, aisialdia eta lanketa euskaltzalea uztartuko dituzten egunak antolatuz.

Hala, asmoa da gazteria euskaldunarengan kontzientzia linguistikoa berpiztea eta lurralde nahiz eremu soziolinguistiko desberdinetako lagunen arteko harremanak sustatzea.

Jarraian zehaztuta dituzuen galderen bitartez, zuen gazte-taldearen interesak, baliabideak,... ezagutu nahi ditugu ondoren, Matxak! ahal bezain ondo egin ahal izateko. Izena emateko azken eguna uztailaren 31 izango da.

Mesedez, hartu tartetxo bat, galderei ahalik eta zehatzen erantzun ahal izateko. Eskerrik asko!

LiberaForms erabiliz erabili.liberaforms.org webgunean egina