Nafar Pirinioak

Kaixo!

Txirbilla nafar pirinioetara doa! Martxoaren 17an, 18an eta 19an Urzainkiko aterpetxera irteera antolatu dugu, Txirbillarentzat eta haren inguruko lagunentzat (2006. urtean jaiotakoak arte). Mezu honen bidez txango horretara gonbidatu nahi zaitugu, eta galdetegi hau beteta eman daiteke izena (otsailaren 27an itxiko da izen ematea, eta asteburuan bertan ordainduko da). Badakigu plan zoragarria dela, jolasak, gaubelak, txangoak eta abar izango ditugula, horregatik, toki arazorik izanez gero, «Firin-Faran»en edo «Hitz eta Jolas»en hezitzaile aritutakoek lehentasun berezia izango dute, eta Txirbilaren ekintzetan parte hartutakoek lehentasun arrunta.

Elkar ikusiko dugulakoan!

Irribarre bila, heldu da Txirbilla!!!

● Required fields

 

AGPLv3 | LiberaForms