Umakoneko etorkizuneko azokarako hausnarketa

Astigarraga Zure Esku parte-hartze prozesuan, eraikin estalia duen merkatua proposamena izan zen bozkatuena baserritarren produktuen zuzeneko salmenta sustatzeko. Ildo honetan, Astigarragako Udalak Umako azokagune berriaren helburu eta erabilerak ere modu parte-hartzailean adosteko eta sustatzeko prozesua abiarazi du. Etorkizuneko azokarako bidea egiteko pausuak definitzeko hausnarketa kolektiboa egin asmo da.

Beraz, irudika dezagun kolektiboki nolakoa nahi dugun izatea etorkizun laburrean Umako espazioa.

Nori zuzendutako galdetegia: Tokian tokiko produktu ezberdinak balioan jarri, kontsumitu eta saltzeko interesa izan dezaketen norbanako zein eragileei zuzendutako galdetegia da. Umako espazioak erakusleiho ere izan nahi du bertako sortzaileentzat, eta horregatik, funtsezkoa iruditzen zaigu haien iritzia jasotzea. Aldi berean, era osagarrian, espazioa erabiltzeko interesa duten herriko elkarte, eragileak eta kontsumo taldeko kideak ere parte hartzea nahi da.

*Eskertuko genizuke beraz zure denboraren 10-15 minutu hartzea, galderak ondo pentsatu eta erantzutea. Galdera bakoitzaren azpian, oharrak jartzeko aukera izango duzu, galdera horren erantzunean gehiago sakondu nahi izanez gero.

ONLINE erantzuteko arazorik baduzu, mesedez, jarri harremanetan ASUNEK Behatokiko kideekin posta elektronikoz info@asunek.eus.

Zure datuak pribatutasun-adierazpen honen arabera prozesatuko dira: HELBURUA: Erabiltzailearekin komunikatzeko behar izanez gero. LEGITIMITATEA: Erabiltzailearekin komunikatu behar izanez gero. DATUEN ARDURADUNA: Biolur. Eposta: biolur@biolur.eus. Webgunea: https://www.biolur.eus/eu/privacidad. General Data Protection Regulation, (EU) 2016/679 legearen arabera. Zalantzarik izanez gero, ikusi azpian harremanetarako xehetasunak.

Math captcha

7 + 5 =

LiberaForms erabiliz erabili.liberaforms.org webgunean egina